Euskera
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Joan den urtarrilaren 28an, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta, manifestazio handia egin zen Bilbon eta Iruñean, Enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurreran, gazte langileok borrokara! lelopean. 7.000 pertsona inguru batu ziren mobilizazioetara, helburu argi batekin: langile klasearen bizi-baldintzak salatzea, modu independentean antolatzea eta sozialismoaren alde borrokatzea.

Bigarren urtez, GKSk beste manifestazio jendetsu bat antolatu du, euskal gazte komunistek mobilizatzeko eta antolatzeko duten gaitasun miresgarria erakutsiz beste behin. Azaleko eta analisi kuantitatibo batetik haratago, mugimendu komunista gero eta zabalagoa eta erabat independentea dela erakusten du mobilizazio honek. Hau da, ez da kantitatea, baizik eta mobilizazio honen kalitatea gainerako lurraldeetan zabaldu behar dena. Kontuan izan behar dugu partehartzaile gehienok oso gazteak ginela eta, beraz, euskal gazteriaren zati handi bat sozialismoaren aldeko borrokan konprometituta dagoela frogatuta geratu zela, ekintza bidez eta ez hitz hutsez.

Mobilizazio hau azken asteetan GKSk salatu eta zabaldu dituen hainbat konturengatik justifikatzen da. Lehenik eta behin, kapitalista handien onura ekonomikoek prekarietatera kondenatzen gaituzte: langabezia, soldata txikiak, aldi baterako lanak, etab. Bigarrenik, prekarietateak langileen bizi-baldintzak okertzea dakar: oinarrizko bizi-baliabideen (elektrizitatea, garraioa, etxebizitza…) prezioen igoera eta zerbitzu publikoen murrizketak (osasuna, hezkuntza…). Hirugarrenik, egoera horren aurrean, gazte pasibo eta obedienteak izatea nahi dute, hau da, prekarietatera ohituta eta poliziaren indarkeriaren mende daudenak. Azkenik, urte hauetan oinarrizko eskubideak gero eta gehiago ezabatu dira, eta autoritarismoak gora egin du: kontrol soziala, poliziaren errepresioa, kode penala gogortzea, etab.

Arrazoi horiek direla eta, larunbateko giroa oso oldartsua izan zen, izan ere, “ofentsiba burgesari aurre egin” eta “langileon mendekua iraultza sozialista” bezalako kontsignak entzun ziren: iraultza sozialistari, baita antolakuntza komunistari ere erreferentzia eginez. Ibilbidearen amaieran, igorritako mezua argia eta zuzena izan zen: mobilizazioa ez zen politikari profesionalak kontzesioak egitera presionatzeko deitu (edo miseria-apur gehiago lortzeko), baizik eta langileria modu efektiboan eta erakunde burgesekiko modu erabat independentean antolatzeko. Horra hor ekitaldiaren potentzial iraultzailea: klase-izaera duen mobilizazioa ahalbidetzeko eta sozialdemokraziarekiko independentzia politikoa duen masa alderdi komunista sendotzeko aukerari edo, hobeto esanda, beharrari erantzun zion. Helburua “potentziala egia bihurtzea” bada, argi dugu ez dagoela U28ko manifestazioaren indarra deusezta dezakeen berririk: zalantzarik gabe, azkenaldiko manifestazio komunistarik indartsuena eta nagusiki gazteez beterikoa izan da.

Argi eta garbi, Mugimendu Sozialistatik egungo gaitasunaz kontziente dira, eta potentzialtasun erreala garatzeko aurrerapausoak ematen jarraitzeko beharra adierazi dute. Frustrazio orokorraren eta langile-klasearen pobretzearen garai hauetan bereziki, komunistok larunbateko mobilizazioko antolaketa zein gaitasun ikaragarria babestu eta ospatu behar dugu, militanteen ahalegin eta lan serio guztiaren emaitza baita, poliziaren jazarpena sufritu duten arren. Gure ekintza guztiak masa alderdi komunista eraikitzera bideratu behar ditugu beti, erabateko independentzia politikoa mantenduz, eta borroka gainerako lurraldeetara zabalduz, defendatzen dugun internazionalismoaz ahaztu gabe. Egungo eta etorkizuneko ofentsiba burgesari aurre egiteko, gure berehalako zeregina langile-klasea internazionalki antolatzea da!

ITURRIAK:

https://gedar.eus/es/aktualitatea/urtarrilaren-28a-bilbo-irunea-gks/

https://twitter.com/kolitza_/status/1619778537191542785

https://twitter.com/PisanoKarla/status/1619678526931877892

https://twitter.com/volodia1917/status/1619740938624188416

 

Puedes enviarnos tus comentarios y opiniones sobre este u otro artículo a: [email protected]

Para conocer más de “Lucha de Clases”, entra a este enlace

Si puedes hacer una donación para ayudarnos a mantener nuestra actividad pulsa aquí